UNO PARA GANAR 2

By Admin - 13:58

Kaixo neska eta mutilak, zer moduz zaudete erronkekin?


Bestalde, aste honetan beste erronka batzuk izango ditugu. Azken astea izango da, datorren astean 2 erronka 1 minutu batean egin behar izango duzue eta. Beraz, asko entrenatu.


1. erronka: CARRUSEL DE VASOS



Materiala: 30 edalontzi
Helburua: 29 edalontzi urdinak (edo beste kolore batekoa) eta beste bat beste bat gorria (edo beste kolore batekoa baina desberdina). Jarri gorria azkena eta banan bana mugitu behar duzu goikoa eta jarri behean. Horrela jarraitu azkena gorria izan arte.


2. erronka: CLÁVALA


Materiala: Bi ur Botila .
Helburua: Botilak bota behar dituzu, airean buelta bat eman behar dute eta gainera sutik erori behar dira lurraren gainean.


3. erronka: ANTIGRAVEDAD


Materiala: Bi puxika.
Helburua: Bi puxika airean mantendu behar dituzu. Eskuekin lagunduta, eta golpeak ematen, puxikak minutu bat airean eta erori gabe egongo dira.

4. erronka: 4 AL HILO





Materiala: 4 edalontzi eta folio bat 4 zatitan.
Helburua: Dorre bat egin behar da edolantziekin eta paperarekin. Edalontzien artean folio zati bat jarri behar da. Behin dorrea eginda, folioak kendu behar dira eta edolontziak bata bestearen gainean erori behar da. Horrela 4 edalontzi elkarrekin lortu arte. 


5. erronka: PING PONG CHALLENGE


Materiala: 3 edalontzi eta ping pong pilotak
Helburua: Jarri metro erdi batetara 3 edalontzi filan. Ping pong pilota bota behar duzu eta edalontzi barruan sartu behar duzu. Baina edalontzian sartzeko pilotak bote bat eman behar du, bestela ez du balio.

6. erronka: CUESTIÓN DE PASTA



Materiala: 5 makarroi eta espageti bat.
Helburua: Espageti batekin ahoan, makarroi guztiak hartu behar dira. Hori bai, eskuak ezin dira erabili eta espagetia apurtzen bada, erronka berriro hasi beharko da.

7. erronka: ZAPATO VOLADOR


Materiala: Oinetako bat eta mahai bat.
Helburua: Oinetakoa hanka batekin bota behar duzu eta mahai gainean utzi behar da. Baina botatzeko metro batetik bota behar duzu.



Hemen erlojua uzten dizuet. Animatu eta zorte on.








  • Share:

You Might Also Like

0 comentarios