Kaixo neskak eta mutilak.
Aste honetan unitate didaktiko berri batekin hasiko gara. Horretarako erronka batzuk ekarri dizkizuet. Erronkak Cuatro-n atera ziren, telesaio batean. Telesaioak UNO PARA GANAR zuen izena, eta han, parte hartzaileak minutu batean froga bat egin behar zuen. Hemen telesaioaren abestia uzten dizuet.
Eta orain, erronkak uzten dizkizuet. Beraz, has dadila erronka.
Aste honetan unitate didaktiko berri batekin hasiko gara. Horretarako erronka batzuk ekarri dizkizuet. Erronkak Cuatro-n atera ziren, telesaio batean. Telesaioak UNO PARA GANAR zuen izena, eta han, parte hartzaileak minutu batean froga bat egin behar zuen. Hemen telesaioaren abestia uzten dizuet.
Eta orain, erronkak uzten dizkizuet. Beraz, has dadila erronka.
1. erronka: CARAGALLETA
Materiala: Aulki bat eta gailetak.
Helburua: Aulki batean eserita, gaileta bat hartu behar duzu eta kopetan jarri. Hortik ahoetara eraman behar duzu. Nola? Aurpegiko muskulu guztiak mugitu behar dituzu. Erronka lortzeko gaileta bat ahoetara eraman behar duzu.
2. erronka: TORRE DE TUERCAS
Materiala: 6 azkoin eta makil bat.
Helburua: 6 azkoinak makilan sartu behar dira. Gainera,
6 azkoinekin dorre bat eraikin behar duzu. Hori egiteko, ezin dituzu azkoinak
ukitu. Heldu indarrarekin makila eta azkoinak banan banan jarri behar dituzu.
3. erronka: OJO AL AS
Materiala: 20 karta eta botila bat.
Helburua: 19
karta buruz behera jarri eta 1 buruz gora. Buruz gora dagoena URREZKO AS-a izan
behar da. Arnasa bota behar duzu eta karta guztiak bota behar dituzu URREZKO
AS-a izan ezik.
4. erronka: CONSTRUYE Y DESTRUYE
Materiala:
21 edalontzi eta mahai bat.
Helburua: Piramide
bat eraikin behar duzu. Horretarako, oinarrian 6 edalontzi jarri behar dituzu,
bigarren solairuan 5, hirugarrenean 4, laugarrenean 3, eta bostgarrenean 2 eta azkeneko solairuan 1. Erronka
bukatzeko,edalontzi guztiak diagonalki bildu beharko dituzu eta bukatzeko dorre
bat egin behar duzu.
5. erronka: EL CÓCTEL LOCO
Materiala: 5 edalontzi eta 5 ping pong pelota.
Helburua: bote baten bitartez pelota goiko edalontzian sartu behar duzu. Sartzen duzunean, edalontzi hori behean jarri behar duzu eta horrela 5 pelotarekin. Ikusiko duzu nola mugitzen den dorrea.
6. erronka: FILA DE DADOS
Materiala: 5 dado eta makil bat.
Helburua: Ahoan mantendu behar duzu makila, eta makilaren gainean
dado dorre bat eraikin behar duzu. Hori egiteko, 5 dado bata bestearen gainean
jarri behar dituzu, hori bai, ezin da makila ukitu.
Noski, erronkak minutu batean egin behar dituzu, bestela... GAME OVER. Hemen atzerako kontaketa bat uzten dizuet etxean erabiltzeko. Zorte on, eta ANIMO!