AKROSPORT

By Admin - 2:49

Aste honetan, 6. mailan beste unitate didaktiko bat hasiko dugu. Unitate honetan gorputz adierazpena, erritmoa eta gimnastika-trebetasunak landuko dugu.

Hasteko, lehenengo klasean gaiari buruz sarrera egingo dut. Horretarako power point baten bitartez, gaiara hurbilduko gara. Gero, ebaluazio errubrika eta karta batzuk banatuko ditut. Kartekin figurak egiten hasiko dira eta bigarren klasetik aurrera, koreografia bat prestatzen hasiko dira. Azkeneko klasean, abesti bat dantza egingo dute.

Hori bai, koreografia prestatzeko arau batzuk kontuan hartu behar izango dituzue:

1. Sarrera bat egin behar duzue

2. Koreografia bat egin behar duzue, hau da, dantza egin behar duzue.

3. Figurak egin. Figurak 1. mailatik 6. mailara izan behar dira. Hau da, bikoteka, hirukoteka, laukoteka, bostkoteka eta seikoteka figurak egin beharko dira. Berdin da, kartetan agertzen direnak edo asmatuta, baina ongi eta politak izan behar dira eta bi figuratan denok agertu behar duzue. Gero figura gehiago jarriko dizkizuet.

4. Bukaera. Beti koreografia bat egiten dugunean, bukaera ikaragarria egin behar dugu.


Hemen figura gehiago uzten dizkizuet:

Pirámides/Figuras de Acrosport por número de componentes y niveles from Andrés Mateo Martínez

BIKOTEKA
Foto cogida del twitter de @LuciaefQuintero

LAUKOTEKA


BOSTKOTEKA


SEIKOTEKA








Hemen koreografia hobeto prestatzeko ideia batzuk utziko dizkizuet. animo eta zorte on!!








  • Share:

You Might Also Like

0 comentarios