ARIMEN GAUAREN ASTEA

By Admin - 7:31

Kaixo guztioi.


Aste honetan, Arimen Gaua (Halloween) ospatu dugu. Heziketa fisikoan ere landu dugu, eta polikiroldegia apaintzeko aprobetxatu ditugu klaseak. Apaintzeko, 1. mailakoek eta 2. mailakoek armiarmak eta saguzaharrak moztu dituzte. Gero, bakoitzak bere apaingarriak zintzilikatu ditu.

Bestalde, 3. eta 4. mailakoek gorputz atalak landu dituzte. Gymkana bat egin behar izan dute, eta taldeka beraien beldurrezko pertsonaiaren bila polikiroldegitik atera dira. Bilatzeko, nik mezu bat irakurri diet. Mezuan gaian sartzen hasi naiz eta bukatzeko arauak eman dizkiet. Mezuaren arauekin polikiroldegitik atera dira eta azkenean talde guztiek beraien pertsonaia aurkitu dute. Pertsonaia arkituta, polikiroldegian gorputz atal batzuk aurkitu dituzte, moztuta eta kolarekin bere pertsonaiari jarri dizkiote. Lana nola atera den ikusteko bideo bat uzten dizuet:





Eta horrela aste on bat disfrutatu dugu, batez ere, gure polikiroldegia apaintzen eta arimen gauari buruzko jolasak egiten. Denok astean zehar momia, zombi, sorgin, edo banpiro bihurtu gara.


Bukatzeko, polikiroldegiaren sarrera nola utzi dugun ikusi ahal izango duzue. Arimen gau on pasa ikasle eta familiak!












  • Share:

You Might Also Like

0 comentarios